XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Harresiak

Material ezberdinez eraikiak eta mota ezberdinetakoak dira.

Egurrezkoak eskasagoak dira eta hauen iraupena oso zaila da, baina La Hoya-n (Biasteri) adibidez, hiriskaren B eta C mailetan ongi dokumentatu dira.

Lurrezko harresiak ere badira eta Iparraldean % 58ra iristen dira.

Itxura guztia galtzen dute erosioarengatik eta batzuetan luebakien gehigarriak izan daitezke, zulotik ateratako lurra ertz batean pilatuz.

Harrizko harresiak dira ugarienak.

Egitura bakuna edo konposatua eduki dezakete.

Konposatua denean, harresia bi hormen bidez eraikitzen da (Barrengoa eta kanpokoa) tartea harlangaitzez beteaz.

Kasu berezi batzutan bi horma hauen arteko lotura enbor gurutzatuen estruktura baten bidez lortzen da.

Sistema honi murus gallicus deitzen zaio eta Maruelezan ikus ahal izan da.

La Hoya-ren harresia berriz, harlanduz egina dago eta bi hormen arteko lotura perpendikularki ezarritako harri luze batzuen bidez lortzen da (a tizón).

Etxebizitzak

Gorago aipatu dugun bezala, %10era ez dira iristen industuak izan diren hiriskak; horrela, etxebizitzei buruzko datu urriak ezin dira orokorki hartu.

Halere, sailkapen argi bat ezar dezakegu ezagutzen ditugun etxebizitza guztientzako baliogarria dena:

- Oinplano kurboa duten etxeak.

- Oinplano angeluzuzena duten etxeak.

Oinplanoa kurboa dutenak eskasak dira besteekin konparatuz gero.

Adibide ezagunenak hauek dira:

Peñas de Oro-ko Kastroa(Vitoriano):

Hiru etxe aurkitu ziren, denak oinplano kurboekin.

Horrela deskribatzen zuten induskatzaileek beraietako bat:

Eskotilla III deituriko zatian eta bere II. mailan, K.A. V. mendetik erromatarkuntzararte iruten duen horretan, elipse forma zuen eraikuntza bat aurkitu genuen.